Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Verpa bohemicaMorchellaceae familiako onddo espezie bat da[1] Ez da gomendatzen jatea, babestu beharreko espeziea da, bakana baita.
Sinonimoa: Ptychoverpa bohemica.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 20 cm bitarteko garaierakoa, 2 eta 5 cm bitarteko garaierako kapela eta diametroa berriz oinaren lodieraren araberakoa izaten da, goialdean titare bat bezala bat egiten du oinarekin. Kanpoko azala marroi-horixka kolorekoa edo marroi-okre antzekoa eta luzetarako saihetsak ditu, izurtuak, irregularrak, barnealde leuna duten gelaxka estuak eta luzangak osatuz, zuri-krema kolorekoa.
Hanka: Zilindrikoa, 5 eta 12 (20) cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 6 (9) cm bitarteko lodierakoa, solidoa, gero barnehutsa, pixka bat sabelduna oinarrian, gainazal leuna, zetaduna; zuritik okre kolorera doana eta goialdean sare zurixka batekin. Barnealdea kotoi itxurakoa eta zurixka.
Haragia: Hauskorra, zurixka; hautemanezineko usaina du eta zapore gozoa.[2]
Etimologia: Bohemia epitetoa, latinetik dator, "bohemicus" hitzetik, Bohemiatik, Europako Erdialdeko eskualde batetik.
Morchella hybrida delakoarekin nahas daiteke, honek kapela konikoa du.
Sasoia eta lekua
Udaberrian hazten da, makaldietan edo ibaitik hurbil dauden beste zuhaitz batzuen azpian agertzen da.[4]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa. Asia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Verpa bohemica desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[5] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.