Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Esnehorikor arrunta(Lactarius chrysorrheus)Russulaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1]Lactarius chrysorrheus delakoaren latex-a berehala hori bihurtzearen berezitasunak espezie hau erraz identifikatzea eragiten du. Oso zapore mina du, honek jateko balioa kentzen dio.
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, ganbila hasieran, gero laua, lehorra. Hori-gorrixka kolorekoa, irregularki zikindua, ertzerantz zonatua kolore ilunagoarekin.
Orriak: Dekurrenteak, estu, orritxo dezentekin, krema-zuriak, gero laranja-haragi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, betea, gero hutsa; zuria, laranja-haragi koloreko ñabardurekin, fosetarik edo hutsunerik gabe, leuna, zahartzean kapelaren kolorekoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, aireak ukitzean horixka kolorea hartzen du, usaingabea, mingarratza. TL4 erreaktiboarekin kolore urdin bizia hartuz erreakzionatzen du. Latex zuria, ugaria, oso pikantea, hori-sufrera pasatzen da azkar.[2]
Etimologia:Lactarius terminoa, "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Chrysorrheus epitetoa grekotik dator "krysos" hitzetik, urrea esan nahi du, eta "rheo" hitzetik, isuri esan nahi du. Latex zuriak, horira jotzen duen jariakinagatik.
Lactarius scrobiculatus delakoarekin, eskualde menditsuetako koniferetan agertzen dena, honen latex-a ere horixka bihurtzen da eta kapela hori zurbilekoa du, baina oina fosetaz hornitua du. Lactarius deliciosus espeziarekin, kapela gainetik ikusita antzekoa izan daiteke, baina latex-aren koloreak berehala bereizten du. Lactarius decipiens delakoaren antza ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
Oso ohikoa udan eta udazkenean, arte, haritz eta gaztainondo basoetan.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Txina, Taiwan, Kanbodia, Papua Ginea Berria.[6]