Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, azkenean zabaldu egiten da, baina titi puntazorrotz handi batekin. Okre kolorekoa edo okre-horixka kolorekoa eta Pholiota baten antzeko ezkata eta xerlo arreek estaltzen dute guztia.
Orriak: Zabal eta nahikoa lodiak, itsatsiak; okre-horixka kolorekoak hasieran, bukaeran esporengatik herdoil kolorekoak.
Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,3 cm bitarteko lodierakoa, irmoa, batzuetan bihurritua, zilindrikoa, oinarrian zabalduz eta puntan bukatuz; kapelaren kolorekoa, eta kapela bezala, ezkata arrez estalia dago, goitik oinarriraino.
Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian; hasieran okre antzeko kolorekoa, azkenean arrexka edo gorrixka. Usain atsegina du eta errefau zaporea.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.