Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta erdialdean hondoratua, ia mintzezkoa, zaila, pruinaduna, zimurtsua, tolesduna, ildaskatua; arre-hori zikin kolorekoa, edo arre-lur kolorekoa; glabroa eta likatsu samarra.
Orriak: Zabal, bihurgunetsuak, orritxoekin, kapelaren kolorea baino zurbilagoa dute.
Hanka: Laburra, oinarrira estutua, fistulosoa, arre ilun kolorekoa eta behealdea beltza eta tomentuduna.
Haragia: zaila, mintzezkoa; kapelan kolore gorri argia du eta arre-sepia-beltzaxka goian. Zaporea eta usaina kirasduna ditu.[2]
Etimologia:Foetidus epitetoa, usain txarra esan nahi duen "foetidus" hitzetik dator.
Espezie hau erraz bereizten da usain txarra duelako. Marasmius scorodonius delakoarekin nahas daiteke, hau pinu-orratzetan ateratzen da, baina ez dago zehazki horiekin lotuta eta baratxuri usain handia du.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, usteltzen dauden adar hiletan, taldeka, hostozabalen basoetan, batez ere hurrondoetan. Ez da urria.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Kolonbia, Europa, Kenya, Taiwan, Txina, Himalaiako mendikatea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Errusia eta Kaukasoko mendikatea.