Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Sare ubela (Cortinarius violaceus) onddoespezie bat da.[1] Jangarritzat jotzen den Cortinarius bakanetako bat da, baina sukaldaritzako kalitatea ez da handia. Gida batzuetan ez dela ohikoa agertzen da, baina Iberiar penintsulako iparraldean ugaria da.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, more kolore ilun ederrekoa, haragitsua, ganbila, batzuetan titiduna, azala belusatua, opakua eta lehorra.
Orriak: Eskotatuak, hasieran more ilunak, batzuetan beltzaranak, gero okre-burdin kolorekoak; nahiko lodiak eta tarte handiarekin, orritxo ugarirekin.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 7 – 10x1-3 cm, more iluna, batzuetan beltzarana; gaztetan handia eta garaia, oinarrian lodituta, borra bat bezala; haritsua eta ezkataduna, harroa gero hutsa. Gortina morea, laster esporaz zikindua.
Haragia: Bioleta-ubeldua, zurbiltzeko joerarekin; lehenengo tenkatua gero biguna eta ahula.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Violaceus epitetoa berriz latinetik dator, biolazeoa. Koloreagatik.
Cortinarius hercynicus espeziarekin, makroskopikoki oso antzekoa da, erretxinadunen basoetan ateratzen da, batez ere abetoen eta pinuen azpian, Cortinarius violaceus berriz hostozabalen azpian irteten da nagusiki (pagoak, haritzak, urkiak,etab.).[4]
Sasoia eta lekua
Irailetik azarora, batez ere hostozabalen azpian. Nahiko arrunta, baina ez oso ugaria.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.