Galanperna arre-lilazeo

Galanperna arre-lilazeoa
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaLepiota
Espeziea Lepiota brunneolilacea

Galanperna arre-lilazeoa (Lepiota brunneolilacea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pozoitsua. Hilgarria izan daiteke ugaztunentzat

Deskribapena

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, ganbila, titi zabal eta baxuarekin, azala okre-arre kolorekotik arrera doana, tindu arrosa koloreko arinekin, ezkata gorrixka-lila kolorekoekin, ertzerantz banatu egiten dira ezkata zentrokide eta trinkoetan, hondo zurixkaren gainean.

Orriak: Zuriak, zabalak, libreak eta desberdinak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko luzerakoa eta 0,6 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zurixkatik arrosa-lilara doan kolorekoa, eraztunetik gora leuna eta behera arre koloreko sigi-sagan dauden marrekin apaindua, eraztun sinplea, mintzezkoa, zurixka, ertza arre kolorekoa, oinean marka bat utzita desagertu daiteke.

Haragia: Zurixka, arrosa samarrekoa edo ardo kolore samarrekoa oinean. Usain ahulekoa edo usain gabea.[2]

Etimologia: Lepiota hitza grezierazko "lepis" "lepistós" hitzetatik eta "oús" eta "otós ear" hitzetatik dator, kapela esan nahi duena. Ezkatadun kapela duen onddoa.

Toxikotasuna

Pozoitsua. Hilgarria izan daiteke.

Nahasketa arriskua

Lepiota lilacea delakoarekin nahas daiteke batzuetan, kontuz ibili ezean.

Sasoia eta lekua

Hareazko dunetan eta lurzoru alubialetan, barnealdean.

Banaketa eremua

Itsas kostaldetik gertu, Euskal Herritik Herbehereetara.

Erreferentzia

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 286 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak