Inozibe zolaurdin

Inozibe zolaurdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInosperma
Espeziea Inosperma calamistratum

Inozibe zolaurdina (Inocybe calamistrata edo Inosperma calamistratum) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria. Sindrome toxikoak eragin ditzakeela uste da.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 5 cm arteko diametrokoa. Lehenik kanpai itxurakoa, gero ganbila, eta azkenik zabaldu samarra, arre ilun-samar koloreko arantza tentez estalia, kapelaren kolorearen antzekoak.

Orriak: Nahikoa estu, txikiak, eskotatuak, bereizgarriak, kolore zurixkatik arre ilun samarrera pasatzen dira. Ertzak zurixkak eta zerra formakoak dituzte.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Luzea, zurruna, larrukara, ezkatatsua, arrexka, eta oinarrian urdin-berdexka kolore bereizgarri batekin.

Haragia: Kapelarena zurixka da, baina gorritu egiten da. Usain sendo eta atsegina du, frutarena edo erretxinarena. Oinaren oinarriko haragia urdin-berdexka da.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Calamistrata epitetoa latinetik dator eta burdinaz kizkurtua esan nahi duen "Calamistrata" hitzetik. Gorantz biribildutako ezkatengatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria. Inocybe guztiak bezala susmagarria, espezie pozoitsu ugari dituen generoa da hau.[3]

Nahasketa arriskua

Inocybe cervicolor delakoarekin nahas daiteke, honek oinean ez du ezkatarik eta oinaren oinarrian ez da egoten urdin-berdexkaz koloreztatua.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, pinu eta izeien basoetako lurrean. Bakanagoa da hostozabaletan.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Afrikako iparraldea, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 425 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 354 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 239 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 234 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak