Ezko gibelgorria (Hygrocybe intermedia) Hygrophoraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Jangarria, baina kalitate gutxikoa.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 12 cm arteko diametrokoa, koniko-ganbila, gero koniko-kanpai itxurakoa, azkenik ia laua eta titi kamuts edo pixka bat zorrotzarekin. Ertza soberakinekin, ia laua, irregularra, uhindu-pitzatua. Azal lehorra, matea, erradialki fibrilosoa eta bilotsu-eskuamulosoa; kolore hori-laranjatik gorri-laranjara doana, eta askotan esfumatura horixkak izateko joerarekin
Hanka: 6 eta 10 (12) cm arteko garaierakoa, lehorra, fusiforme-zilindrikoa, mehetu egiten da goian eta oinarrian, luzetara fibrilosoa eta batzuetan zapaldua eta ildaskatua; hori-laranja kolorekoa, baina zuntz gorrixkekin eta oinarri zuria edo zurixka-horixkarekin.
Haragia: Hauskorra, zurixka-horixka eta laranja azalaren azpian eta oineko kortexaren azpian. Usain ahulekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Intermedia epitetoa latinetik dator, "intermedius" hitzetik, hau da, tartekotik. Espezie arruntenen artean dituzten ezaugarriengatik.