Izarputz beltza (Geastrum melanocephalum) Geastraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio.
Deskribapena
Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko altuerakoa eta 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Tipula formako epigeoa, punta zorrotza erpinean, betea, gogorra, ezkatatsua, arre-gorrixka kolorekoa; lore bat moduan irekitzen da, eta batzuetan 20 cm-ko diametroa izatera iristen da.
Exoperidioa: Erradialki urratzen da, 5, 7 eta 10 petalotan batzuetan; bi geruzak osatzen dute, kanpoaldea zaila eta lehorra, 1 mm-ko lodierakoa, arrexka kolorekoa; barrualdekoa haragi zurikoa da, trinkoa, 5 mm-ko lodierakoa, adinean aurrera egin ahala, desagertu egiten da, eta kanpoko aldea bakarrik geratzen da, bihurritua eta zaila.
Endoperidioa: Oso mehea eta iheskorra da; beraz, esporak heltzen direnean, airean geratzen dira, inguruan zabalduz.
Gleba: Subglobosoa, 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, zuria, gero sepia kolorekoa, beltza esporak heltzen direnean.[2]
Etimologia:Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Melanocephalum epitetoa ere grekotik dator, beltza esan nahi duen "melanos" hitzetik eta burua esan nahi duen "cépalé" hitzetik. Esporen hauts beltzagatik.
Zaila da beste Geastrum batzuekin nahastea. Besteak beste , espora askez estalitako burua duelako, beste Geastrum-ak endoperidioen barruan izaten dituzte.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, belardietan eta larreetan. Oso urria.[5]