Kapela: 2,5 eta 5,5 cm arteko diametrokoa, hasieran nahiko solidoa, gero hauskorra, azkenean, oso hondoratua erdialdean. Batzuetan purpura kolorekoa, sarritan erdian ilunagoa, ia beltzaxka, edo gamuza-beltz argi kolorekoa orban horixkekin. Tarte luze batean bereiz daitekeen azala, hezea, distiratsua, leuna edo zertxobait zimurra. Ertz kamutsa, pektinatua.
Orriak: Nahiko estu, hauskorrak, sabeldunak, urkilatu samarrak, oinerantz estutuak edo biribilduak. Krema edo krema argi kolorekoak isla horixkekin.
Hanka: 3 - 6,5 x (0,7) 1 - 1-3 cm-koa. Zilindrikotik oinarrian lodiagora, puntan fusiformea, barnehuts-harroa. Zuria eta berehala hori-okre kolorekoa, sufre-arre zikin kolorekoa orbanekin. Gainazal oso zimurra du.
Haragia: Zuria eta gero horixka, sendoa eta gero biguna eta hauskorra. Usain gutxikoa eta zapore gozokoa.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Puellaris epitetoa ere latinetik dator, neska esan nahi duen "puella" hitzetik. Kolorez aldatzen delako.
Jangarritasuna
Jangarria.
Nahasketa arriskua
Erraz atzematen da, ukitzean hori bihurtzen delako, bere haragia hori-okre kolorekoa, bigundu eta hauskorra bihurtzen delako, eta hazten ari denean kapelan eta oinean orbanak izaten dituelako.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Koniferoen (batez ere pinuak) eta hostozabalen basoetan. Lur lehorrean.[4]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Kanbodia, Myanmar eta Japonia