Ardagai ezpaingorri

Ardagai ezpaingorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaFomitopsis
Espeziea Fomitopsis pinicola
P.Karst., 1881
BasionimoaBoletus pinicola
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapelik ez
 
himenioa dekurrentea da
 
espora horiak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ardagai ezpaingorria (Fomitopsis pinicola) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako interesik gabea. Antzina hemostatiko gisa erabiltzen zen hemorragiak mozteko.

Deskribapena

Karpoforoa: 40 cm arteko luzera eta 20 cm arteko zabalera; dimidiatua edo ungulatua, eremu zentrokide arinekin, azal bereizgarri batekin: hasieran hori-laranja kolorekoa, gero beltzaxka, ertza izan ezik, kamutsa eta hori-gorrixka da; ur tantak exudatu ditzake.

Tutuak: Estratuak eratzen dituzte.

Poroak: Txikiak, 3 - 4 mm batean, zurixketatik horixketara, zauritzean zikintzen direnak.

Trama: Suberosoa, krema-okre kolorekoa; pixka bat erretxinaren zaporekoa.[2]

Etimologia: Fomitopsis terminoak, Fomes generoko perretxikoen antzekoa dela esan nahi du, eta sua pizteko ardagaia esan nahi du, Fomes hitzak. Pinicola epitetoak esan nahi du, pinua erabiltzen duela ostatu gisa.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Azal erretxinaduna duten espezieen artean, hemen, bi baino ez dira aipatzen: Ganoderma pfeifferi delakoa, honek bilbea askoz ilunagoa du eta kolorea berriz arrea edo herdoil-arrexka. Ganoderma resinaceum espeziea, hau haritzetakoa da, baina ez bakarrik, honek bilbea oso argia du, eta gaztea denean biguna da.[4]

Sasoia eta lekua

Urte osoan, baina batez ere udazken osoan, koniferoetan eta hostozabaletan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Brasil, Guyana Frantsesa, Europa, Kanariak, Errusia, Iran, Kaukasia, Turkmenistan, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan, Australia, Txina, Taiwan, Filipinak, Himalaiako mendikatea eta Japonia.[6]

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 658 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 456 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo,, 124 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Fomitopsis pinicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak