Ganoderma pfeifferiGanodermataceae familiako onddoespezie bat da.[1] Ez da jateko modukoa, haragi zurkara du eta erretxinadun azala.
Deskribapena
Karpoforoa: Ederra, 25 cm arteko zabalerakoa, kontsola gisa, erretxinadun azala, gaineko aldea, zarakartsua eta kolore arre-gorrixka ikusgarri batez lakatua (gaztetan tonu argiagoak izaten ditu eta helduaroan kobre kolorearen antzekoagoak)
Tutuak: Arrexka kolorekoak.
Poroak: Finak eta biribilduak, espora-jausian kolore zuria izaten dute eta horixka gainerakoan
Etimologia:Ganoderma terminoa antzinako grekozko "ganos" hitzetik dator, distira esan nahi duena eta azala esan nahi duen "derma" hitzetik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria. Haragi zurkara eta erretxinadun azala duelako.
Nahasketa arriskua
Argizari geruza batez estalitako Ganoderma bakarra da. Ganoderma resinaceum delakoak kolore arre iluna du eta haritzen gainean hazten da. Fomitopsis pinicola espeziearen antza ere badu, honek hori-laranja tonuak izaten ditu.
Sasoia eta lekua
Batez ere udazkenean, baina urte osoan egon daiteke zuhaitzaren gainean. Pagoen eta beste zuhaitz hostogalkorren saprofitoa, penintsularen iparraldean. Usteldura zuria sortzen du, hori da bere funtzio ekologikoa
Banaketa eremua
Europa, Australia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Ganoderma pfeifferi desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..