Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Sare purpurakorra (Cortinarius purpurascens) Cortinariaceae familiako onddoa da.[1] Sukaldaritzan baliorik gabea. Toxikotasun txiki bat du eta horrek intolerantzia arinak eragin ditzake alergia duten pertsonengan.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, trinkoa, ganbila, ertzak oso biribilkatuta eta azkenik laua. Denbora hezean likatsua da, eta lehorrarekin distiratsua, sortzetiko fibrilak ditu, hau da, azalean oso txertatuta. Kolore marroi-purpura du, argiagoa ertzean eta batzuetan erdian ere argitu egiten da.
Orriak: Itsatsi-eskotatuak, meheak, nahiko estu eta purpura-more kolorekoak, ondoren marroi-kanela kolorera pasatzen dira eta igurtziz purpuraz zikintzen dira.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Lodia eta fibrilosoa da, erraboil bat du oinarrian, baztertu samarra eta baso motaren araberakoa da. Urdin-ametista kolorekoa da eta gero gris-arrea, ukitzean purpuraz zikintzen dena eta gortina morexka oparo batez hornitua dago.
Haragia: Lodia eta itxia, more-lila kolorekoa, fruta usainekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Purpurascens epitetoa berriz bere haragiaren koloreagatik.
Gortinarik gabeko Lepista nuda delakoarekin nahas daiteke, honek arbi-formako erraboil lodirik ere ez du oinaren oinarrian.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean hostozabal eta koniferoen basoetan ateratzen da; hostozabaletakoek kolore orokorra argiagoa dute eta ez dute erraboila hain baztertua. [5]