Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Sareko edo pinudietako mukisarea (Cortinarius collinitus) Cortinariaceae familiako onddoespezie bat da. Espezie hau Myxacium azpigenerokoa da, oina eta kapela likatsuak dituelako. Ezin da jan oso likatsua delako.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, laranja-lehoi kolorekoa, likatsua, hasieran kanpai formakoa, gero laua.
Orriak: Hasieran biolazeoak, gero kanela kolorekoak.
Hanka: 5-10 x 0,8-1,5 cm-koa, gortinaren azpian tindu lila du. Oso likatsua.
Haragia: Nahiko lodia, hori argi kolorekoa, usain gutxikoa, zapore gozo samarrekoa, baina ez atsegina.[1]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Collinitus epitetoa "cóllino ungere" hitzetatik dator eta esan nahi du, koipetsua, patina koipetsu batez estalita. Likatsua delako.
Cortinarius trivialis delakoarekin, honek tonu morexkako orriak ditu eta hankan ondo ikusten diren eraztun zentrokideekin eta muzilagodunekin. Cortinarius mucifluus delakoarekin ere bai, hau sendoagoa da eta gortina gutxiago du.
Sasoia eta lekua
Udazkenean izeien azpian.
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia, Errusia, Taiwan eta Himalaiako eremua.
Erreferentziak
↑(Gaztelaniaz)Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 207 or. ISBN84-7173-211-4..
↑(Gaztelaniaz)Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN84-282-0865-4..