Melanoleuca cognata

Melanoleuca cognata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca cognata
Konrad & Maubl., 1927
BasionimoaAgaricus arcuatus var. cognatus
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Melanoleuca cognata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, baina gomendagarria da hornigai gisa. Lur hezearen aromak, beste Melanoleucak (gramopodia) baino kalitate txikiagoa ematen zaio.

Sinonimoak: Agaricus arcuatus subsp. cognatus (Basionimoa), Tricholoma cognatum, Tricholoma arcuatum subsp. cognatus.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldua erdian titi batekin. Kolore uniformekoa, marroi-okre kolorekoa, hori-okrea edo okre-grisaxka. Azal lehorra, leuna eta distiratsua.

Orriak: Meheak eta estu, eskotatuak, krema kolorekoak edo okre-krema kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 - 12 x 0,8 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, zuzena, fibrilosoa, oinarrian lodituta, krema-okre kolorekoa edo gris-okre kolorekoa.

Haragia: Mehea ertzean, zertxobait haritsua, zuri-krema kolorekoa, irin zaharraren usainarekin eta zapore ahularekin.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leuko" hitzetik. Cognata epitetoak kapelaren koloreari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna

Jangarria[3]

Nahasketa arriskua

Udaberriko Melanoleuca da, krema-okre kolorekoa. Ezaugarri hauek direla eta, erraz identifika daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberriko espeziea da, udazkenean ere ateratzen den arren, koniferoen basoetako soilguneetan.[5]

Banaketa eremua

Europa, Svalbard, Islandia, Ipar Amerika, Txile, Australia, Errusia.[6]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 226 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 246 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 281 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. Txantiloi:164 Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0865-4..
  6. Melanoleuca cognata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak