Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Egur-ziza horilaranja (Pholiota flammans) Strophariaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Mingotsegia da sukaldean erabiltzeko. Jangarritasuna polemikoa da, autoreen arabera.
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, sufre-hori kolore eder batekoa edo hori deigarri batekoa, erdigunea iluntxoagoa du, hasieran hemisferikoa, ganbila ondoren; azala hezea du eta kolore horiko ezkata tentez estalita dago.
Orriak: Hasieran horiak, gero laranja-herdoil bizi kolorekoak, meheak, nahiko estu, Itsatsiak edo libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 3 - 7 x 0,5 - 1 cm-koa, horia, zilindrikoa, hondo horiaren gainean ezkata horiz estalia, eraztunetik oinaren oinarriraino doazenak, betea, gero barnehutsa. Goialdean dagoen eraztuna ere ezkatatsua da.
Haragia: Lodia, horia, okre bihurtzen da ebakietan; errefauaren usain ahulekoa, eta zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia:Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Flammans epitetoa latinetik dator, "flammans" hitzetik, alegia, sukoia, sutsua, zuzko. Bere kolore biziengatik.