Inocybe dulcamaraInocybaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Toxikoa; haluzinazioak eragiten ditu. Mikroskopioan behatzen ez bada, antzeko espezieetatik bereiztea zaila da.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 (10) cm bitarteko diametrokoa, globo itxurakotik koniko-kanpai formakora, azkenik lau ganbila eta zertxobait unbilikatua. Ertza kapelaren kolore berekoa, inkurbatutik lau-dekurbatura, bihurria, lobulatua, zerra itxurakoa, krenatua eta maiz pitzatua. Azala, arre-lehoi koloretik marroi-okrera, feltroduna eta pubeszentea, ezkata ilun eta sendoago ugari ditu erdian.
Orriak: Estu samar, sabeldunak, sinuadoetatik subadnatatara, tartekatua orritxoak; orixka-oliba zurbil kolorekoetatik arre-horixketara zahartzean eta ertz flokosoak eta zurbilagoak.
Hanka: 2,5 - 5 x 0,5 - 0,8 ( 1 ) cm-koa, zilindrikoa, barnehutsa, sarritan okertuta eta ezkata eskuarrosa-ekin; kapela baino kolore argiagoa du, eta gortina okre-oliba kolorekoa.
Haragia: Mehea, horixka eta arrexka oinean; ezti usaina orriak igurztean, zapore gozoa hasieran gero mikatza.[2]
Etimologia:Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik dator; eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Dulcamara epitetoa latinetik dator, geza-mikatza esan nahi duen "dulcamarus" hitzetik. Perretxikoaren zapore mikatz eta gozoagatik
Toxikotasuna
Espezie toxikoa. Oro har, genero honetako espezie guztiak baztertu behar ditugu.[3]
Nahasketa arriskua
Tamaina handiagoko Inocybe caesariata delakoarekin nahas daiteke, habitat bera dute.[4]
Sasoia eta lekua
Koniferoen lurzoru hareatsuetan eta kostaldeko dunetan hazten da.[5]