Haritz-ardagai

Haritz-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaFomitopsidaceae
GeneroaDaedalea
Espeziea Daedalea quercina
Pers., 1801
BasionimoaAgaricus quercinus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapelik ez
 
himenioa dekurrentea da
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Haritz-ardagaia (Daedalea quercina) Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, haragi zurkara eta larrukara du. Daedalea generoko espezie bakarra da. Usteldura arrexka sortzen du.

Deskribapena

Karpoforoa: 5 eta 30 cm bitarteko diametrokoa. Lodia, handia. Azala hasieran zurixka, gero arre zurbila edo arre-grisaxka, glabroa edo pixka bat belusduna, zimur-ildaskatua, eremu zirkularrekin, ertza kamutsa du, normalean erregularra.

Orriak: Ez dira orriak, ezta tutuak ere, labirinto antzeko bat da, horma modukoak, orri gisakoak, kolore grisaxka-okre zurbilekoak.

Hanka: Ez du, karpoforoa zuzenean egur hilari edo biziari lotuta dago.

Haragia: Zurkara, gogorra. Gris-lehoi kolorekoa. Usain berezirik gabea.[2]

Etimologia: Daedalea terminoa: Dedalo, Kretako labirintoa eraiki zuen grekoa. Quercus epitetoa latinetik dator, artea esan nahi duen "Quercus" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

Ez da jatekoa, larrukara baita, zura bera bezalakoa.[3]

Nahasketa arriskua

Oso zaila da nahastea, himenioa labirinto formakoa duelako; hala ere trametea forma hor dago, non ia azalera emankor guztia poroz betea dagoena.[4]

Sasoia eta lekua

Urte osoan, arteen, urkien, gaztainondoen, haritzen eta abarren enbor hiletan edo bizietan. Oso arrunta eta iraunkorra.[5]

Banaketa eremua

Europa, Asia, Ipar Afrika, Australasia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 654 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 464 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 565. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Bon,Marcel. (1988). [Es Guia de Campo de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak