Ardagai mehea (Lenzites betulina edo Lenzites betulinus) Polyporaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Larrukara da, ezin da jan .
Deskribapena
Karpoforoa: 12 cm-ra arteko diametrokoa eta 1,5 cm-ko lodierakoa; dimidiatua edo irregularra, goiko aldean tomentu apur batekin, normalean gune zentrokideekin; kolore aldakorrak: zurixka, krema kolorekoa, grisaxka, marroi-gorrixka.
Orriak: Hainbat modutan anastomosatuak, kolorea: Zurixkatik krema-okre antzekora
Haragia: Zurruna, zurixka, orriak baino argiagoa.[2]
Etimologia:Betulina epitetoa urkietan hazten delako da.