Katilu esnehoria (Peziza succosa) Pezizaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Deskribapena
Errezeptakulua: Txikia, 1 eta 5 cm bitartekoa, hanka gabea, hasieran kopa itxuran eta ertza inkurbatua eta gero hemisferikoa. Barnealdea okre zurbil grisaxka samarreko kolorekoa edo oliba tonuekin eta kanpokoa aldea ere kolore berekoa da, baina zurbilagoa.
Haragia: Haragia zuria du eta aireak ukitzean horitu egiten da, puskatzean esnearen antzeko kolore zuriko likido bat jariatzen du, gero horixka bihurtzen da eta azkenean okre iluna.[2]
Etimologia:Peziza terminoa grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik.
Jangarritasuna
Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
Peziza succosella delakoarekin nahas daiteke, baina honen latex-a berdexka da eta ez horixka, himenioa ere askoz ilunagoa du.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, bide ilunetan, etab., buztin lurretan.[3]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Islandia, Israel, Txina, Argentina.