Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Sare orrigorria (Cortinarius semisanguineus) Cortinariaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Toxikoa. Cortinarius orellanus hilgarriaren antza du. Ez da Cortinarius gorririk kontsumitu behar, hilgarriak izan daitezke.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai formakoa, gero ganbila eta, azkenik zabaldua eta titi batekin. Fibrilosoa da eta marroi-oliba kolorekoa, ertz horixka du eta orrien kolore gorriarekin kontrastatzen du.
Orriak: Eskotatuak eta Itsatsiak, zabalak eta zabal samar, gorri-bermiloi kolorekoak, gero gorri odol kolorekoak eta azkenean gorri-kanela kolorekoak.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Normalean luzanga, bihurri samarra eta oinarrian lodixeagoa. Hori-kromo kolorekoa da eta luzetarako fibrilla ilunagoak izaten ditu.
Haragia: Mehea, hori-arrosa edo hori-okre kolorekoa, iodoformo usain arin batekin.[2]
Etimologia:Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Semisanguineus epitetoa latinetik dator, "semi" hitzetik, erdi esan nahi du eta "sanguineus" hitzetik, odol kolorea esan nahi du. Orrien gaineko kolore gorriagatik.
Toxikotasuna
Toxikoa da eta gaur egun hilgarria izatearen susmagarritzat hartzen da.[3]