Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Orribeltz arraultzerdia (Panaeolus semiovatus) Bolbitiaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Oso toxikoa ez bada ere, propietate neurotropiko arinak ditu.
Sinonimo: Anellaria separata.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran oboidea, gero kanpai itxurakoa luzaroan, gris-buztin kolorekoa edo okre zurbilekoa, azal leuna edo zimurtsua du, oso likatsua eguraldi hezearekin eta distiratsua eguraldi lehorrean. Ertz leuna, ildaskatu eta oxkarratu gabea.
Hanka: Luzea eta liraina, 6 eta 10 cm bitarteko luzerakoa eta 0,2 eta 0,3 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren antzeko kolorekoa. Mintzezko eraztunarekin goiko aldean, belztu egiten da esporen kolorearekin.
Haragia: Gutxi, zurixka, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Etimologia:Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiólos" = hainbat koloretakoak. Separata epitetoa berriz latinetik dator, banandua esan nahi duen "separatus" hitzetik. Eraztunak bereizten duelako.