Sinonimoak: Agaricus superbus, Hygrophorus turundus, Agaricus miniatus var. b turundus, Pseudohygrocybe turunda.
Deskribapena
Kapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, ez da likatsua eta zilbor itxura apur batekin. Bere kolorea laranja-horixka da eta zahartzean ilunagoak bihurtzen diren fibratxoak darama, diskoaren erdialdean ugariagoak dira..
Orriak: Itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, gaztetan zurixkak eta gero hori-laranja kolorekoak
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Leuna, liraina, zilindrikoa, baina batzuetan oinarrian lodiagoa, kapelaren antzeko kolore laranja du, baina behealdean horia da.
Haragia: Mehea, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarria.
Nahasketa arriskua
Hygrophorus miniatus delakoaren antzekoa da, baina hau gorriagoa da, zuntzexkarik eta maluta pikortsutik gabea, belardietan ateratzen dena. Hygrophorus quietus espeziearen antzekoa ere bada koloreagatik, baina hau txikiagoa da, haragiak kirats usaina du eta larreetan hazten da.
Sasoia eta lekua
Udazkenean; zohikaztegietan, oso zelai hezeetan paduren ondoan, etab. Mendi garaietako leku lohitsuak nahiago ditu.[3]
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Japonia, Zeelanda Berria.[4]