Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Pinudi-onddo klorousaina edo pinudietako behi-onddoa (Suillus variegatus) Suillaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Sukaldaritzan arbuiagarria, zapore garratza eta lixiba edo kloro usain handikoa. Europako ekialdeko herrialdeetan merkaturatu egiten da eta oliotan kontserbatu.
Deskribapena
Kapela: Ganbila, 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, gris-horixka, lasto kolorekoa, okre-marroi kolorekoa edo okre-arrosa. Azal hezea, estaldura iletsu uniformearekin, likatsua ez, gero plaka edo ezkata marroi-grisetan zatikatzen dena.
Tutuak: Nahiko motzak, Itsatsiak, horixkak, gero oliba-antzekoak, ukitzean apur bat urdindu egiten dira.
Poroak: Biribil-angelutsuak, gris-horixkak eta gero hori-oliba zikin kolorekoak. Tutuak bezala, apur bat urdindu egiten dira ukitzean.
Hanka: 4 - 9 x 1,5 - 4 cm-ko lodiera, zilindrikoa, pixka bat lodituta oinarrian, kapelaren kolore berekoa, leuna edo pixka bat iletsua behealdean.
Haragia: Lodia, biguna, horixka edo laranja zurbila, oinaren oinarrian gorrixka zikindua. Airearekin apur bat urdindu egiten da. Kloroaren usain azidoa eta zapore ahula.[2]
Etimologia:Suillus hitza, latinezko “su” “suis”, txerri-tik dator, bare zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Variegatus epitetoa ere latinetik dator "racheado" hitzetik. Bere itxuragatik.
Jangarritasuna
Ez du merezi dastatzea, oso jangarri kaskarra delako. Lixiba usaina areagotu egiten da prestatzean.[3]
Nahasketa arriskua
Suillus plorans onddoarekin, kapela likatsuarekin, antz handia du, nahiz eta bost orratzeko "Pinus cembra" delakoaren azpian irteten den.
Lixiba usainak eta kapelaren itxura ezkatatsuak nahastezina egiten du.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, pinu gorrietan eta beste konifera baso batzuetan.[5]