Kontserbazio egoera

Espezie baten kontserbazio egoera egun edo etorkizun hurbilean espezie horrek dituen iraungitzeko aukerak neurtzeko adierazlea da. Espezie jakin baten kontserbazio egoera finkatzeko faktore asko kontuan hartzen dituzte: espezimen kopuruaz gain, denboran zehar biztanleriaren handiagotze edo gutxitzea, elikatzeko aukerak, mehatxu ezagunak eta abar.

Kontserbazio egoera adierazteko sistema asko daude:

  • Mundu osokoak: adibidez IUCN Zerrenda Gorria da, mundu osoan, kontserbazio egoeraren adierazle ezagunena.
  • Nazioartekoak: adibidez, Europar Batasunak bere kategoriak ditu.
  • Estatukoak, estatu burujabe bakoitzak bere lurralderako sortuak.

IUCN zerrendak bederatzi kategoriatan sailkatzen du espezie bakoitzaren iraute egoera:

IUCN v3.1 Zerrenda Gorriaren Kontserbazio egoera kategoriak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.