Karpoforoa: 3 eta 6 cm bitarteko altuerakoa, hasieran ia globo itxurakoa, gero irregularki uhindua, arraildu samarra eta kanpoaldetik pixka bat zimurtua, oin labur bat izan dezake eta okre-arretik okre ilunera doan kolorea.[2]
Etimologia:Otidea terminoa grekotik dator, belarrien antza duten perretxikoendako. Cochleata epitetoa, barraskiloaren forma zimurtuagatik du.
Zenbait autorek uste dute, Otidea umbrina, Otidea cochleata delakoaren sinonimoa dela, oso antzekoak dira. Otidea alutacea delakoarekin nahas daiteke, honek kolore horixkagoa du. Otidea bufonia espeziearekin ere bai, honek tonalitate gorrixkak ditu.