Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Onddo hankaederra (Caloboletus calopus) Boletaceaefamiliakoperretxikoa da.[1] Bere izena, bai zientifikoa zein euskarazkoa, grezieratik dator: καλος ("ederra") eta πους ("hanka"), bere hanka politari erreferentzia eginez. Onddo itxurosoa den arren, oso zapore mingotsa dauka eta ez da jangarritzat hartzen.
Txapelak 5 eta 12 zentimetro inguruko diametroa dauka. Kolore hori-berdekarakoa da gainetik, eta printza oliba edo arre oso argiak ere badauzka. Txikitan puxika itxurakoa da, gero ganbila eta azkenean ia laua izan daiteke.
Hodi mehe eta atxikiak dauzka, kolore hori argikoak. Ukitutakoan urdin kolorea hartzen dute.
Hankaren luzera 5-15 zentimetrokoa da. Sendoa eta betea da, eta oinarrian lodiagoa. Goialdean hori bizia da, eta oinarrian gorria. Tartean sareta gorri batez estalita dago.
Mami trinkoa dauka, zuri-horixka. Atzamarrarekin sakatzean urdindu egiten da.