Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Jan daiteke, baina ez da Hygrophorus dichrous eta limacinus bezain mamitsua. Azala jasotzean kentzea komeni da, likatsuegia da.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa; hasieran koniko kanpai formakoa, ondoren zabaldu egiten da eta erdian titi kamuts baten inguruan hondoratuta egoten da. Arre-oliba kolorekoa edo marroi-grisaxka-horixka, titian ilunagoa. Azal lodia, mehea, eguraldi hezean likatsu-glutinosoa, Ertz inkurbatua.
Orriak: Lodiak, zabal, dekurrenteak eta oso zuriak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, berdina edo oinarrian mehetua, likatsua, fibrilosoa, grisaxka gaztetan, zahartzean, hondo zuriaren gainean, sigi-sagan geratzen diren kolore oliba-griseko ezkatetan edo zuntzexkatan hausten da,
Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian, zuri horixka diskoan. Usain eta zapore ahulekoa eta atseginekoa.[2]
Etimologia:Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Olivaceoalbus epitetoa latinetik dator, olibazeo esan nahi duen "olivaceus" hitzetik eta zuria esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
Jateko ona, baina ez Hygrophorus limaceus bezain mamitsua, lirdingatsua delako, azala, biltzerakoan kentzea komeni da.[3]