Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Izarputz hirukoitza (Geastrum triplex) Geastraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Haragi larrukara, usain eta zapore nabarmenik gabea. Ezin da jan.
Sinonimoa: Geaster Triplex.
Deskribapena
Karpoforoa: 3 eta 8 cm artekoa, lehenengo itxita, tipula arreska baten itxurakoa, ondoren irekita, oso ondo bereizten dira peridioko hiru geruzak (exoperidioa, mesoperidioa, endoperidioa), ezaugarriek izena eman diote.
Exoperidioa: Karpoforoaren kanpoaldeari dagokio eta bi heren besoetan zatituta dago eta triangeluar forma dute gutxi gorabehera, kurbatuak, higroskopikoak ez, laziniak deitzen zaie, 5etik 7 puntarako izar baten antza dute.
Mesoperidioa: Geruza mamitsu arre-horia edo arre-gorrixka azpiko geruzatik bereizten den lekuan agertzen da, sarritan lerro zirkular samar baten arabera apurtzen da, lepoko moduko bat sortuz.
Endoperidioa: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, sesila, subglobosoa, mintzezkoa, bere kolorea gris-arretik arre-kremara aldatzen da. Peristomak kono-forma du, gutxi gorabehera mugatua, finbrilatua, fin ildaskatua, aureola batez inguratua.[2]
Etimologia:Geastrum terminoa grekotik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta izarra esan nahi duen "áster" hitzetik. Triplex epitetoa berriz latinetik dator, hirukoitza esan nahi duen "triplex" hitzetik. Peridioan dituen hiru geruzengatik.