Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Gibel beltz-ubela (Russula atropurpurea edo Russula krombholzii) Russulaceae familiako onddoespeziea da.[1][2] Ez da pozoitsua, ezta toxikoa ere, baina ezin da jan haragia mina eta mikatza duelako.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, ondoren laua eta erdian pixka bat hondoratua, purpura gorri kolorekoa eta erdian purpura-beltzaxka kolorearekin, gorri-ardo koloreko koloregabetutako orbanekin, eta, sarritan, arre koloreko pikor batzuekin. Azala lubrifikatua eta distiratsua eguraldi hezean. Ertz mehea, bat eginda eta leuna.
Orriak: Zuriak, isla horixkekin, nahiko estu, meheak, oinari itsatsita.
Hanka: Laburra eta lodia, pitzatua, zimur finekin, kolore zurikoa orban arreekin.
Haragia: Irmoa, lodia, trinkoa, gaztetan zuria eta zertxobait grisaxka zahartzaroan. Akre zaporekoa batez ere orrietan, eta fruta usain ahulekoa.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Atropurpurea epitetoa latinetik dator, iluna esan nahi duen "ater" hitzetik eta purpura kolorea esan nahi duen "purpureus" hitzetik. Bere kapelaren koloreagatik.