Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Limacella illinitaAmanitaceae familiako onddoespezie bat da.[1] Jangarri gisa agertzen den arren, estaldura lirdingatsuak, ez du jateko gogorik ematen.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila erdian titi kamuts batekin. Zuria edo gris zurixka, okre kolorea du erdian. Likatsua, ertzean hondar lirdingatsuak ditu. Leuna.
Orriak: Libreak, bigunak, zuriak eta estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 10 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Likatsua, hauskorra; kapelaren kolore berekoa, eta noizbehinka hondar nabarmen samarrekin, eraztun antzeko lirdingatsu itxuran.
Etimologia:Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Illinita epitetoa latinetik dator, koipez igurtzi, esan nahi duen "illinire" hitzetik. Kapela lirdingatsua duelako.
Amanita zuri batzuekin nahas daiteke, lirdinga ugariagatik, oinaren oinarrian bolbarik ez duelako eta benetako eraztunik ere ez dagoelako, erraz bereizten da. Lepiota generokoetatik bereizten da, kapelan ez duelako batere ezkatarik.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean eremu menditsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]