Kukumelo luze

Kukumelo luzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita lividopallescens
BasionimoaAmanita vaginata var. lividopallescens
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kukumelo luzea (Amanita lividopallescens) Amanitaceae familiako perretxiko jangarria da.[1] Zaporea gozoa eta ia ez du usainik, bere kolorea zuria da.

Espezie arraroa da Euskal Herrian. Haritzen ondoan, Kukumelo luzea uda-udazkenean ateratzen da. Denbora luzez egosita desagertu egiten dira toxinak, eta jangarri bihurtzen da, egositako ura ere bota egin behar da. Urria da Euskal Herrian.

Sinonimoa =Amanita livida pallescens Secr. nom. inval. 1833.

Deskribapena

Kapela: Hasieran arrautza formakoa, gero hautsi egiten da eta 8 - 12 (15) cm diametroan duen kapela agertzen da, oboidea, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta azkenik ganbil-laua eta titi zabal batekin. Ertza ildaskatu labur batekin, kurbatua eta laua heltzean. Azala bereizgarria, eguraldi hezearekin likatsua, eta lehorrarekin zetaduna eta distiratsua, batzuetan errezel orokorraren hondarren plakekin estalia. Kolore zuri zurbiletik okre grisaxkara doana.

Orriak: Zuriak, estu, sabeldunak, libreak, eta ertz flokonosoak.

Horri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 - 17 (20) x 0,8 - 2 (2,5) cm-koa. Sendoa, luzea, lehenengo betea eta gero zahartzean barnehutsa, kapelatik bereiz daiteke, zilindrikoa, klabiformea, fibrilosoa eta, batzuetan bolbaren hondarrak itsatsita; kapelaren kolorekoa edo zurbilagoa, eta mintzezko bolba elastiko batekin, zakutxo baten itxurakoa, zurixka kanpoaldetik, eta grisaxka-okre zurbila barrualdetik.

Haragia: hauskorra eta zuria; usain nabarmenik gabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa. Lividopallescens epitetoa latinetik dator, "pallesco" hitzetik, hau da, zurbiltasun hitzetik. Bere kolore argiagatik.

Jangarritasuna

Jateko modukoa ondo egosi ondoren.[3]

Nahasketa arriskua

Amanita umbrinolutea delakoarekin nahas daiteke, baina hau txikiagoa da, kapela ilunagoa du eta kolore desberdineko zirkuko formako eremu bat du ertzetik gertu. Baita Amanita vaginata var. alba espeziearekin ere. Kontuz Amanita zuriekin.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean hazten da, hostozabalen basoen hezegunetako ertzetan eta soilguneetan.[5]

Banaketa eremua

Euskal Herria, Suedia, Frantzia, Belgika, Espainia, Danimarka, Estonia, Esloveniako , Hungaria, Austria, Alemania, Norvegia, Italia, Iran, Turkia.[6]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 424 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 290 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 858 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 294 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Amanita lividopallescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak