Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Agaricus impudicusAgaricaceae familiako perretxikoespezie bat da.[1] Hanka bota egin behar da, murtxikatzeko zaila, ahosabaian latza eta usain desatseginekoa delako. Haragia jangarria da, baina bigarren mailakoa Agaricus perretxikoen artean.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran erdi-esferikoa, gero ganbila; kolore arreko azala, ezkata zentrokide samarretan apurtzen dena, diskoan izan ezik; ertzak errezelaren hondakinak izan ditzake.
Orriak: Estu, hasieran arrosa zurbil kolorekoak, azkenean arre-beltzaxkak. Ertz esterila eta zurixka.
Hanka: Liraina, zurixka, eraztun zabal batekin; oinarri erraboilduna, sarritan sustrai antzekoak ditu, nabariagoak edo ez hain agerikoak.
Haragia: Zuria, apur bat arrosa besterik ez oinean.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
Erdipurdiko jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]
Nahasketa arriskua
Agaricus sylvaticus delakoarekin, honen haragiak, ebakitzean lehenik gorri-laranja kolorea hartzen du, eta berehala gorri-odol kolorekoa.