Lanperna hori

Lanperna horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita gemmata
Bertill., 1866
BasionimoaAgaricus gemmatus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
hankak eraztuna dauka
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lanperna horia goitik ikusita.
Lanperna horia azpitik ikusita.

Lanperna hori edo lanperna orixa (Amanita gemmata) Amanitaceae familiako pozoitsua den onddo espezie bat da. Lanperna limoiarekin aise nahas daiteke. Patata usaina eta kolore limoi-horia ezaugarri nagusiak dira.[1]

Intoxikazio ertainen susmagarria. Sindrome neurologikoa. Mikologo batzuek honen jangarritasuna defendatzen dute, baina beste batzuek ez dute gomendatzen, toxikoa den susmagarria delako eta Amanita phalloides perretxikoarekin nahas daitekeelako.

Sinonimoak

Agaricus gemmatus Fr. (1838)
Agaricus adnatus W.G.Sm. (1870)
Amanita gemmata (Fr.) Gillet (1874)
Amanita junquillea Quél. (1876)
Amanita gemmata f. amici Gillet (1884)
Amanita muscaria var. gemmata (Fr.) Quél. (1886)
Amanitopsis adnata (W.G.Sm.) Sacc. (1887)
Amanitopsis gemmata (Fr.) Sacc. (1887)
Amanita adnata (W.G.Sm.) Sacc. (1925)
Amanita junquillea var. exannulata J.E.Lange (1935)
Amanitaria gemmata (Fr.) E.-J.Gilbert (1940)
Venenarius gemmatus (Fr.) Murrill (1948)[2]

Deskribapena

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa; hasieran ia globo itxurakoa, gero hemisferikoa, azkenean lau-ganbila, ertza ez oso ildaskatua. Azala bereizgarria, distiratsua, kolore aldakorrekoa: krema zurbiletik okre-horixkara, bolba zuriaren hondar batzuekin.

Orriak: Estu, meheak, ia libreak zurixkak eta irintsuak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, banangarria, oinarrirantz lodiagoa, globo itxurako erraboil baten amaitzen da, bolba aldakor batez inguratua, lodia eta batzuetan harilkatua. Eraztun mehea, osatugabea eta oso iheskorra.

Haragia: Zuria, biguna, hauskorra, azalaren azpian horixka, zapore leuna, gozoa eta usain ez oso nabarmena.[3]

Etimologia: Amanita grekotik dator Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Gemmata epitetoa harribitxietatik dator, onddo hauen kapelaren apainduragatik.

Jangarritasuna

Ez jatea gomendatzen da, aldaera asko dituen perretxikoa delako, horietakoren batek intoxikazioak eragin ditu eta.[4]

Nahasketa arriskua

Amanita citrina espeziearekin, hau ez da jangarria eta patata usaina du, lirainagoa da eta hori-limoi kolorekoa izaten da.[5]

Sasoia eta lekua

Udazkenetik udaberrira, batez ere pinudietan, hala ere , hostoerorkorretan ere irteten da. Oso ohikoa Euskal Herrian.[6]

Banaketa eremua

Bi hemisferioetako eremu epeletan. Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Belize, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.[7]

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Index Fungorum - Species Fungorum Species Fungorum
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 311 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 292 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 121 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 296 or. ISBN 282-0865-4..
  7. Amanita gemmata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak