Tripaki argi
Tripaki argia, Negu ziza edo zizauria (Hydnum repandum) Hydnaceae familiako onddo espezie bat da. ADN ikerketek erakutsi dute harreman estua duela Cantharellus cibarius espeziearekin.[1] Sinonimoak: Hydnum flavidum, Hydnum clandestinum, Hydnum sinuatum, Hydnum medium, Hydnum bulbosum, Hydnum pallidum, Hydnum bicolor, Hydnum roseum, Hypothele repanda, Hydnum aurantium, Dentinum repandum, Dentinum rufescens, Hydnum vulgare, Hydnum diffractum, Tyrodon repandus, Sarcodon repandum, Hydnum washingtonianum, Sistotrema cavinae. MorfologiaTripaki argiaren txapela 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa da, haragitsua, trinkoa, hori argia edo laranjaxka, lehorra eta matea, ilupaduna eta batzuetan zartatua. Hasieran biribila bada ere, gero zabaldu egiten da eta ertz gingildun irregularra dauka. Txapel azpian eztenak dauzka, oso hauskorrak eta erraz askatzen direnak, estutuak, dekurrenteak eta txapelaren kolore berekoak edo apur bat argiagoak. Hanka zurbila, lodia, irregularra eta gehienetan laburra da. Haragi zuria dauka, hauskorra, usaingabea eta zapore zertxobait mingotsekoa. Espora zuri-kremak dauzka, biribilak baina apur bat zorrotzak. EkologiaHostozabalen eta koniferoen baso itxietan agertzen da, taldeka edo sorgin-korroetan. Gehienbat udazkenean eta neguan sortzen da. GastronomiaJangarria da, baina mingostasun puntu bat dauka, batez ere ale helduek. Ez da denen gustukoa. Beste izen arruntakHydnum repandum tokiko euskarazko testuetan:[2] negu-ziza; tripaki. DeskripzioaKapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa, oso haragitsua, irregularra eta aldakorra eta ertza uhindua eta gingilduna (lobulatua). Azala itsatsita, lehorra eta gamuza-hori mate kolorekoa, baina batzuetan izokin koloreko tonuak edo hori-lehoi kolorekoak ditu. Orratzak: Hauskorrak, erraz askatzen direnak eta dekurrenteak kapelaren azpialdean. Oso estu eta zahartzaroan arrosaka bihurtzen diren krema kolorea dute. Orratz dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak. Hanka: Gehienetan motza, baina tamaina eta forma desberdinak izan dezake. Askotan eszentrikoa da eta kapelarena baino kolore zurbilagoa du. Haragia: Trinkoa, hauskorra, zuria hasieran, gero horixka edo laranja kolorekoa. Zapore gozokoa, zahartzean apurtxo bat mingotsa egiten dena eta fruta usain pixka batekin.[3] ![]() Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Repandum epitetoa berriz, kapelaren goiko ertzengatik. JangarritasunaJateko ona, orratzak kenduz gero (ur zorrotada batekin kentzen zaie) eta ale gazteak kontsumitzen badira. Ale zaharrak oso mingotsak direnez, baztertu egin behar dira.[4] Mikofagoen perretxiko klasikoetako bat da, oso atsegina egiten zaiena, espezie gehienak hotzaren ondorioz desagertu ondoren aurkitzen delako, ugari eta talde handitan agertzen delako, osasuntsu egoten delako eta ez zaperotuta, harietan sartuta kontserbatu daitekeelako eta behar bezala prestatzen bada kalitate oneko jangarria delako. Nahasketa arriskuaHydnum rufescens jangarriarekin, kapela ez du hain haragitsua, kolore laranjagoa dauka eta oin meheagoa.[5] Sasoia eta lekuaUdazkenean eta neguaren zati batean agertzen da, hostozko basoetan zein koniferoetan, koniferen azpian bizi denean pagoetan bizi denean baino gamuza kolore zurbilagoa du eta ez da hain lehorra.[6] Oharra: Uztailaren amaieran pagoen basoetan laranja koloreko tonalitateak dituen barietate bat agertzen da, oso trinkoa , haragitsua eta oin motzekoa. Pinudietan, azaroan Hydnum repandum forma bat aurkitzen dugu, ia zuria eta oso hauskorra dena. Banaketa eremua: ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia. Galeria
Erreferentziak
Kanpo estekak |