Hygrocybe conicoidesHygrophoraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Perretxiko pozoitsutzat hartzen da, nahiz eta mikologo batzuek ez dela hainbesterako esan, susmagarria bezala uzten dute. Urria eta babestu beharrekoa.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, Hygrocybe conica baino pixka bat haragitsuxeagoa, konikoa edo kamuts samarra eta lobulatua, Tomate koloreko gorri oso bizikoa, oso poliki belzten da, edo ez erabat.
Orriak: Sabeldunak, zabal, izokin kolorekoak edo gorrixkak, oinarrirantz behintzat.
Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta 0,8 cm arteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, haritsua, hauskorra, laranja kolorekoa, oinarri zurixkarekin edo berdexkarekin.
Haragia: Mehea, biguna urtsua. Zurbiletik ia kapelaren kolorera doana, apur bat belztu egiten da. Usain gabea eta zapore gabea.[2]
Etimologia:Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.
Toxikotasuna
Toxikoa kontsideratuta dago.
Nahasketa arriskua
Hygrocybe conica eta Hygrocybe pseudoconica espeziekin nahas daiteke, baina hauek orri horixkak dituzte (ez izokin kolorekoak), azkar belzten dira eta ez dira ateratzen duna hareatsuetan. Ez da oso ohikoa, baina zabaldua dago.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Kostaldeko duna belartsu samarretan, taldeak osatuz hasten da.
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Zeelanda Berria, Australia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Hygrocybe conicoides desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.