Sarcodon cyrneusBankeraceae familiako onddoespezie bat da.[1] Ez da jangarria. Babestu beharreko espeziea, desagertzeko arriskuan.
Deskribapena
Kapela: (5) 8 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, ganbil irregularretik lau-deprimitura, soberakinekin eta uhindua. Azal lehorra, hasieran leuna, baina laster ezkatatsua eta pitzatua, arre-arrosa kolorekoa, zahartzean arre-ardo kolorera iluntzen da, ertza argiagoa izaten du.
Himenioa: Ezten luze (3 mm) eta dekurrenteak (oinaren oinarrira irits daitezke), estu, zurixkatik arrexkara, puntak argiagoak.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak.
Hanka: Sendoa, zilindrikoa, eszentrikoa, oinarrian mehetua, eztenekin (kapelan baino motzagoak eta zabalago), zuritik arrera biratzen.
Haragia: Trinkoa, baina hauskorra, zuria gaztetan eta zahartzean arrea, oinarri beltzaxka. Fungiko usain arina du eta zapore oso mingotsa.
Etimologia:Cyrneus epitetoak, korsikarra, jatorriz Korsikakoa esan nahi du (1975)
Jangarritasuna
Ez da jangarria, oso haragi mikatza du. Babestu beharreko espeziea, desagertzeko arriskuan.[2]
Nahasketa arriskua
Sarcodon glaucopus delakoarekin nahas daiteke, hau ere mikatza da eta koniferoetan bakarrik ateratzen da. Sarcodon squamosus espeziearekin ere bai, honek kapelan ezkata mamitsuak ditu eta pinudietan ateratzen da. Sarcodon lepidus ere antzekoa da, honek ezkata altxatuak ditu kapelan. Sarcodon regalis-ek ere badu antza, honek ere haragi mikatza du eta hostogalkorretan eta koniferoetan sortzen da.
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguaren hasieran. Espezie urria. Baso Mediterraneoko orbel azpian (Artea. artelatza, gaztainondoa)
Aranzadi Elkartearen arabera, Sarcodon cyrneus desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..