Kapela: 19 eta 36 mm bitarteko diametrokoa, ganbila, konkorduna, ertz inkurbatua. Azal leuna, lehorra, okre antzeko kolorekoa tonu berdexkekin eta pruina zurixkarekin ale gazteetan.
Himenioa: Ezten subdekurrentez osatua, zenbait aleetan dekurrenteak oin osoan zehar, kapelaren kolorekoak.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 27 eta 46 mm bitarteko garaierakoa eta 5 eta 8 mm bitarteko lodierakoa, erdian edo eszentriko, bihurgunetsua, trinkoa, zurixka okre tonuekin.
Haragia: Zurixka tonu okre eta berdexkekin. Usain atsegina.[2]
Banaketa eremua
Espainia, Mexiko, Kamerun, Kongoko Errepublika, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[3]
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Beenakia fricta desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.