Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, konikoa, hasieran gorrixka bizia, Hygrophorus conicus delakoaren antzekoa, baina zimeltzean okre-gorrixkarainoko kolorea hartzen du.
Orriak: Azafrai kolorekoak.
Hanka: 10 cm inguruko garaietakoa eta 0,5 cm inguruko diametrokoa, sustrai antzekoarekin, laranja kolorekoa, pixka bat purpura koloreko oinarriarekin.
Haragia: Antzeko kolorekoa; errefau usainarekin, zaporea mikatza bihurtzen da. Espora-jalkina kanela kolorekoa.[2]