Phaeocollybia lateraria Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da. Autore batzuen arabera, Phaeocollybia christinae eta Phaeocollybia lateraria sinonimoak dira.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa. Konikoa, titi zorrotzarekin, likatsua; laranja-adreilu kolorekoa.
Orriak: Hori-laranja kolorekoak, oinera biribilduak.
Hanka: 10 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, hori-laranja kolorekoa.[1]
Etimologia: Laterarius epitetoa latinetik dator, adreiluzkoa esan nahi duen “laterarius” hitzetik. Adreilu kolorea duelako.
Jangarritasuna
Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
Phaeocollybia lateraria ez da oso ezaguna eta Phaeocollybia christinae delakoarekin nahasten da. Phaeocollybia festiva espeziearekin ere bai.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.
Banaketa eremua
Alemania.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak