Leotia atrovirens

Leotia atrovirens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaLeotiales
FamiliaLeotiaceae
GeneroaLeotia
Espeziea Leotia atrovirens
Pers., 1822
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Leotia atrovirens Leotiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ez da guztiz ezagutzen.

Leotia atrovirens basionimoa da eta sinonimo batzuk ditu: Leotia lubrica var. atrovirens, Coryne atrovirens, Leotia chlorocephala.

Deskribapena

Kapela: Txiki-txikia, 0,5 eta 1,2 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kaputxa itxurakoa, leuna edo zimurtua, irregularki biribildua, lautua, ertza biribildua. Kapelaren azala pikortsua, likatsua gaztetan, itsaskorra, gelatinakara, trinkoa, zokorrekin, berde kolorekoa, zahartzean ilunduaz, Ez du orririk.

Himenioa: Leuna.

Hanka: 1 eta 4,5 cm bitarteko garaierakoa, kapelaren proportzioan altua, latza, biluzia, berde argitik berde ilunera doan kolorekoa. Espora jalkina zuria.[2]

Etimologia: Leotia terminoa grekotik dator eta leuna, leundua, esan nahi du.

Jangarritasuna

Zalantzazkoa, toxikoa izan daiteke.

Nahasketa arriskua

Hiru espezieak antzekoak dira, kolorez dira desberdinak: Leotia atrovirens berdea. Leotia viscosa-k kapela berdea eta oin horia. Leotia lubrica hori-oliba antzeko kolorekoa da, ohikoagoa da.[3]

Sasoia eta lekua

Udan, uztaila-iraila. Urria. Deskonposatutako egurren saprofitoa, lur hezeetako goroldiotan. Hildako motzondoetan. Koniferoen azpian.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Kolonbia, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Luxenburgo, Erresuma Batua, Himalaiako eremua, Japonia.[4]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 826 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Leotia atrovirens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak