Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Iraizkinez, eskreszentziez estalia, helduaroan distiratsua, ertz bihurgunetsua, gaztetan azal feltroduna du eta helduaroan ezkatatsua, hasieran kolore zurixka du, heldu ondoren arre-arrosa kolorekoa eta marroi-purpura kolorekoa.
Eztenak: 0,4 cm-ko luzerakoak, dekurrenteak, zuriak, baina marroi-purpura kolorera biratuz, kapelan bezala.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak
Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko luzerakoa, lodia, arrosakara, kapelaren kolorekoa, oinarrian mizelioarekin.
Etimologia:Scrobiculatum epitetoa, "scrobiculus fossa"-tik dator, zuloa edo sakonune, esan nahi duen "scrobiis" hitzaren txikigarritik. Hainbat zulo edo sakonune txiki.
Jangarritasuna
Larrukara eta akrea, ez du sukaldaritzarako balio. Galzorian dagoelako babestu beharrekoa.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..