Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Ertz izurtuarekin, erdigunea hondoratua eta irregularra, eta ezkata latzekin. Arre-herdoil kolorea du, eremu zirkular garbiekin, eta bere hazkunde-peridioa zurixka da, gero arre kolorekoa da ertz zurixkarekin.
Himenioa: Ezten mehez osatua, lehenik argia eta gero gorri-herdoil kolorekoa, punta grisaxkekin.
Hanka: 2 eta 3 cm bitartekoa, laburra, mehe samarra, iletsua,arre-herdoil kolorekoa.