Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Sinonimoak: Agaricus atrorufus, Agaricus aspersus, Agaricus montanus var. ß atrorufus, Pratella montana, Agaricus atrorufus var. b montanus, Psilocybe montana, Psilocybe atrorufa, Deconica atrorufa, Geophila atrorufa.
Deskribapena
Kapela: Txikia, 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabalera, titiduna, ertz ildaskatua. Kapelaren azala gelatinakara bereizgarria, glabroa, higrofanoa, erradialki ildaskatua, gorri–adreilu kolore bereizgarria, marroi iluna edo arre-gorrixka kolorekoa, ertzera argitu egiten da.
Etimologia:Psilocybe hitza, bi hitz grekotik dator: biluzik esan nahi duen "psilos" hitzetik eta burua, esan nahi duen "kūbe" hitzetik. Pileotik askatzen den azal meheari egiten dio erreferentzia.
Udaberrian edo edozein urtarotan. Bakarka edo taldeka. Baso hezeetan kota altuetan. Goroldioekin lotuta dago. Ondo drainatuak eta nutriente gutxi duten lurzoruetan. Belardietan, dunetan, sastrakadietan, zohikaztegietan …
Banaketa eremua
Europa, Islandia, Groenlandia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kuba, Kolonbia, Bolivia, Txile, Errusia, Himalaiako eremuaren, Australia.[5]
↑(Gaztelaniaz)Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 254 or. ISBN84-282-0865-4..
↑(Gaztelaniaz)Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.