Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, ertza soberakinekin, inkurbatua eta iletsua. Kapela kolore aldakorreko ezkata poligonal zabalez estalia gaztetan, krema-arrexka kolorekoa normalean.
Orriak: Sabeldun samarrak, zabalak, nahiko estu, heltzean zuritik krema-arrosara doan kolorekoak.
Hanka: Sendoa, oinarrirantz loditua, gaztetan gainazal flokosoa, gero leuna, zuri-krema kolorekoa. Eraztun flokosoa, iheskorra, zuri-krema kolorekoa, Bolba, handia eta mintzezkoa, ertz irregular batekin, irekia, okre kolorekoa.
Haragia: Trinkoa, zuria, ebakitzean arrosara biratzen du poliki-poliki, zapore gozoarekin eta onddo usain atseginarekin.[2]
Etimologia: Amanita terminoa grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa kontzeptu orokor gisa.
Amanita lepiotoidesLepiota generoko espezieak gogorarazten dituen ezkata flokoso zabaletan zatitutako kapelaren azal tipikoa duen espeziea da. 2006ko abuztuan aurkitu zuten Nafarroan eta Espainiako lehen zitatzat eman zuten.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Urria. Bakarka edo talde txikitan hazten da harizti eta artelatzen azpian
Banaketa eremua
Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Italia, Austria, Ameriketako Estatu Batuak.[4]