Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Agaricus bernardiiAgaricaceaefamiliakoperretxikoespezie bat da.[1] Gosete garaietan kontsumitu izan da, baina gaur egun zalantzan dago eta zaporea ez du oso atsegina.
Kapela: 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran zurixka, gero okre-argi kolorekoa, haragitsua, laster zapaldua edo pixka bat hondoratua, ezkata lodi eta handi erradialetan urratutako geruza batekin, kapelaren ertzerantz txikitu egiten dira, hasieran beherantz biribildua eta errezelaren hondarrek apendikulatua. Ukitzean ilundu egiten da.
Orriak: Gris-arrosa kolorekoak, gero arre-txokolate kolorekoak, libreak, estu, ertz heteroforkoarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, mozkotea, laburra, zurixka, behealdean arre kolorera pasatzen da, oinarria puntan. Eraztun mehea, zurixka, sinplea, goitik behera mugigarria, iheskorra.
Haragia: Zuria, ebakitzean gorri ilunerako joerarekin, arrain usainarekin edo azido fenikoaren usainarekin. Schaeffer erreaktiboarekin, negatiboa ematen du.[2]
Etimologia:Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Bernardii epitetoa pertsona izenetik dator.
Agaricus macrosporus delakoarekin nahas daiteke, honen ezkatak ez dira kapelaren ertzeraino iristen. Agaricus maskae espeziearen haragiak ez du arrosa kolorea hartzen ebakitzean.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Espezie urria da, baina kosmopolita, eta kantitate handitan eta hainbat habitat eta herrialdeetan ateratzen da. Abeltzaintzarako belardietan. Itsasoaren mailatik penintsulako erdialdeko mendietaraino.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Europa, Errusia, Mongolia, Australia, Zeelanda Berria.[5]
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.