Karpoforoa: Itxura askotakoa, garapen-fasearen arabera. Hasieran, zarakar zuri txikien gisa agertzen da, ertz konkortu samarrekin eta erdian gris-berdexka kolorea duela. Masa txiki hauek elkartzen eta gehiago handitzen joaten dira, zarakar beltz bat osatuz, material erretakoaren edo ikatzaren itxurarekin, gainazal irregularrekoa, anpoiladuna eta latza, errauts hautsez estalita bezala. Ebakiduran esporak dauden 1 mm diametroko espazio hutsak ikusten dira.[2]
Etimologia:Deusta epitetoa latinetik dator, erreta, esan nahi duen "deustus" hitzetik. Bere kolore beltzaxkatik.