Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Rubroboletus lupinusBoletaceaefamiliakoonddoa da. Usain txarra dauka eta zaporea ezta batere nabarmena.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Boletus tuberosus, Boletus rubeolarius var. ß tuberosus, Boletus luridus var. ß tuberosus, Boletus lupinus (Basionimoa), Tubiporus lupinus, Dictyopus tuberosus, Dictyopus tuberosus var. lupinus, Suillus lupinus, Boletus satanas var. tuberosus, Boletus romagnesianus, Suillellus lupinus.
Deskribapena
Kapela: 5 eta 12 (18) cm. arteko diametrokoa. Hemisferikoa, gero ganbila, haragitsua; gaztetan hori zurbila, gero gorri-purpura eta amaieran gorri-kobre kolorekoa. Azal lehorra, itsatsia, ukitzean berehala zikintzen da urdin-beltzez.
Tutuak: Libreak, biribilduak, horiak.
Tutu libreak: Oinera hurbiltzen diren tutuak, baina ukitzen ez diotenak.
Poroak: Gorri-laranja, gorri-purpura kolorekoak. Ukitzean urdindu egiten dira.
Hanka: Lodia, irmoa, erraboilduna hasieran, zilindrikoa ondoren; hondo hori-laranjarekin, gero purpurara pasatzen da eta gorri-odol koloreko sare fin batez estalia.
Haragia: Lodia eta sendoa, hori bizia, berehala urdintzen da ebakitzean, kolore honek berde-horixka aldera egiten du astiro, eta amaieran (24 – 48 ordu) gorri-purpura edo gorri-ardo kolorera. Fruta azidoaren usaina du, eta zapore ahula.[2]
Etimologia:Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Lupinus epitetoa berriz latinezko “lupus” hitzetik dator, hau da, “otso” hitzetik.
Jangarritasuna
Susmagarria, zenbait istripu gastrointestinal egozten zaizkio.[3]