Sinonimoak: Ramaria flava var. sanguinea, Clavaria sanguinea, Clavaria botrytis var. sanguinea.
Deskribapena
Karpoforoa: 10 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 8 eta 10 cm bitarteko zabalerakoa, oinarri edo enbor zurixka batetik sortzen den masa koraloide baten moduan, adar horixka ugarirekin, ale gazteetan zurbilagoa; kolorerik bizienak muturretan, arrautza gorringo tonuak hartu arte, V formako mutur labur eta kamutsekin, Enbor zuria gorri-odol kolorez zikintzen da, espezieari izena ematen dion ezaugarria.
Himenioa: Anfigenoa, adarren kanpoko zatiari dagokiona.
Haragia: Zuria, ebakitzean kolore gorrixkak har ditzake, zuntzezkoa. Usain nabarmenik gabea eta zaporea ere bai, mikatz samarra adarretan.[2]
Etimologia:Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Sanguinea epitetoa ere latinetik dator, odolez, odolez tindatua esan nahi duen “sanguineus” hitzetik.
↑(Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
↑(Gaztelaniaz)Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.