Karpoforoa: 11 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 6 eta 8 cm bitarteko zabalerakoa. Enborretik adar lodi batzuk ateratzen dira, eta adarkatze horiek beste adarkatze meheago batzuetan adarkatzen dira. Gaztetan, laranja-arrosa-izokin kolorekoa, goiko adarrak kolore horixkakoak dira, eta, ondoren, arre-purpura koloreko tonutik erreflexu moreak dituen arrera doan tonua hartzen du.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa, oso forma aldakorrekoa, oinarria biribildu samarra izaten du, kolore zurixkakoa okrez zikindua.
Haragia: Zurixka, pixka bat jaspeztatua eta kolorez aldatzen ez dena, hauskorra, trinkoa gaztetan, laster biguna, Hypholoma capnoides gogorarazten duen usain arina. Zaporea, pixka bat latza.[2]
Etimologia:Ramaria terminoa, latinetik dator "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du.
Jangarritasuna
Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
Ramaria fennica delakoarekin nahas daiteke, hau koniferoen basoetan ateratzen da, Picea-en azpian, lurrean edo orratzetan.
Oharra: Bruno Cettoren arabera, Edwin Schild-ek aztertu eta sortutako espezie berria da.